Etiketa Berdea denbora luzez mamitu den proiektu etiko berria da, hausnarketa kolektibo baten ondorioz sortutako proposamena. Geure buruari maite eta bizi dugun kirol honek norabide egokia hartu duen galdegin diogunean bihotzak erantzun diguna.
Inguruarekiko eta hurkoarekiko errespetuzko jarrera bilatzen duen aldarri bat baino ez da. Era berehan konpromiso bat ere bada. Trukean ezer jaso gabe apustu egitea. Trukean ezer ez, ondorengoei mundu hobe bat uztearen ustea besterik ez.
Etiketa Berdea elkarbizitzan, berdintasunean eta jasangarritasunean oinarritutako lasterketen aldeko manifestua da.
Zu ere izan zaitezke Etiketa Berdea.